Verduras y hortalizas de la A a la Z:
Kalabaza

Calendario de temporada
Haurrentzako iradokizunak
Kalabaza ez da ohiko barazki bat herrialdeko zenbait tokitan. Beraz, baliteke haur askok ezagutu ere ez egitea. Hala ere, beta-karotenoak ugari dituenez, elikagai egokia da nutrizioaren ikuspegitik. Kolorea deigarria eta erakargarria izan daiteke haurrentzat. Horri gehitzen badiogu hainbat modutan ondu daitekeela, oso erraza izango da haurren dietan sartzea.
Umeek gustuko dituzten jakiz betea presta daiteke, arrozezko frijitu bat edo gazta-krema bat, adibidez. Gainera, lekale edo barazki plater bat erakargarriagoa egiteko ere erabil daiteke, nahiz eta haurrek, oro har, ez dituzten elikagai horiek oso gustuko. Flanak, tartak eta antzeko postreak ere presta daitezke, eta horien koloreak, ziur asko, txikienen arreta erakarriko du.