Skip to main content
Los niños y las verduras :: Adibidea etxean

Adibidea etxean

Eskolaurreko haurrek eta eskola-adineko haurrek nahiko maniatikoak izateko joera dute otorduekin. Gustu eta abertsio nabarmenak izaten dituzte elikagai oso nutritiboekin, hala nola barazkiekin. Menuak planifikatzean, aintzat hartu behar dira otorduetarako zaletasunak, baina ez da utzi behar haurrak berak erabaki ditzan otorduak eta platerak. Familiako menuetan sartzen den elikagai sorta zabala bada, haurrak aldatzeko aukera gehiago ditu eta askoz ere errazagoa da elikagai gehiago onartzea. Aldiz, familiako elikadura-ohiturek ez badituzte betetzen elikagaien maiztasunari buruzko gomendioak, edo aukera gutxi ematen badute (bi edo hiru barazki eta/edo fruta mota besterik ez), zaila gertatzen zaio haurrari denetarik jan behar duela ulertzea. haurrak etxean dituen elikadura-ohiturei buruzko adibideak markatuko ditu, ia segurtasun osoz, bere bizitzako gainerako uneetarako dituen elikadura-ohiturak.