Skip to main content

Zer da gida hau?

Barazkiak, adibidez, elikagarriak eta osasungarriak dira, eta, gainera, ur asko dutenez, gure organismoa hidratatzen laguntzen dute. Ugari ematen dituzte bitaminak, mineralak eta zuntza, eta, gainera, kaloria gutxi. Gure organismoan eragin antioxidatzailea duten substantzien iturri garrantzitsua ere badira. Horregatik guztiagatik, barazkiak funtsezkotzat jotzen dira osasunerako, eta ezinbestekoak dira dieta orekatua egin nahi badugu. Dieta orekatu horren eredurik adierazgarriena Mediterraneoko dieta da. Barazkien kontsumoan oinarrituta, herrialde garatuenetan eragin handiena duten gaixotasun batzuen arriskua murrizten laguntzen du, hala nola bihotz-hodietakoena, endekapenezkoena eta minbiziarena.

Hala ere, nahiz eta gure herrialdea munduko barazki-ekoizlerik handienetako bat izan, denok dakigun maizago eta kopuru handiagoan kontsumitzea komeniko litzaigukeela, eta hainbat ikerketa zientifikok gure osasunean dieta orekatuak duen garrantzia berresten duten arren, oraindik ez gara iristen gomendatutako barazki-kontsumoaren % 50era ere, hau da, egunean hiru eta bost errazio bitartean jatera; pertsona bakoitzeko gutxienez 400 gramo, hau da, ia 150 kilo urtean.

Nutrizionistek eta osasungintzako profesionalek nabarmentzen dute kanpainak egin behar direla barazki gehiago kontsumitzea sustatzeko. CONSUMER-en Gida Praktiko honek, "Barazkiak eta ortuariak" izenekoak eta eduki %100 orijinalak dituenak, horixe du helburu, barazkiak gure eguneroko dietan sarriago sartzea, eta horretarako, elikagai familia honi buruz interesa duen guztiaren berri ematen du.

Eroski Fundazioak argitaratzen du, CONSUMERen gainerako Gida Praktikoetan bezala, "Barazkiak eta ortuariak" izeneko liburua, eta sakon aztertzen du elikagai familia jakin batekin zerikusia duen guztia. Horiei buruzko gai orokorrez aritzeaz gain, sartu diren 31 barazkietako bakoitza zehatz-mehatz deskribatzen du , haien jatorria eta barietateak, kontsumitzeko garairik onena, ezaugarri fisikoak, nola aukeratu eta kontserbatu, elikadura-propietateak, bitxikeriak, nola prestatu eta barazki hori osagai nagusi duten hiru errezeta azalduz.

Honelako liburu batek kalitate handiko autoreak behar ditu: Maite Zudaire eta Gema Yoldi nutrizioan adituak diren dietistak arduratu dira testu gehienez, Ana Ciak lagunduta. Pedro Garcia gastronomian aditua den sukaldariak, bere aldetik, barazki bakoitzerako gomendatzen diren errezetak prestatu ditu.

Gida horrek esplizituki erlazionatzen ditu osasuna eta barazkien kontsumoa. Hala, horietako bakoitzak gaixotasun jakin batzuen sintomak prebenitzeko edo arintzeko duen zereginari buruzko informazioa ematen da, bai eta gaixotasun horiek hartzen dituena obesoa, emakume haurduna, diabetesa edo minbizia duena edo digestio zailak dituena denean, besteak beste, gaixotasun horiek kontsumitzeko gomendioak ere.

Bestetik, gida honek informazioak eta aholku praktikoak ematen ditu, barazkiei osasunarentzat kaltegarriagoak diren baina, agian, zaporetsuagoak diren elikagaien aurrean agertzen ez duten arbuioa erakutsi ohi duten haurrek barazki horiek jaten ikas dezaten eta beren ohiko dietan sar ditzaten. Proposamen dibertigarri eta originalak ere badaude, gure sukaldean prestatzeko. Eta barazki bakoitzari buruzko informazioan, "Txikientzako iradokizunak" atala dago, bereziki haientzat pentsatutako sukaldaritza-prestaketako proposamen erakargarri eta originalak eskaintzen dituena.

Horretaz gain, barazki hozitu eta hartzituei buruzko kapitulu bat ere aurkituko du irakurleak, urteko zein hilabetetan eros daitekeen zehazten duen koadro bat.

Espero dugu gida honek zure itxaropenak beteko dituela, hain elikagai osasungarrien familia hau hobeto ezagutzen lagunduko dizula eta barazkiak kontsumitzera eta beraiekin plater gozo eta nutritiboak prestatzera animatuko zaituela.