Skip to main content
03

Sukaldaritzako aholku eta teknikak

Consejos y técnicas culinarias :: Erosketa

Erosketa

Barazkiak modu askotan eros daitezke merkatuan: freskoak, kontserban, izoztuak, deshidratatuak, ozpinetakoak, kozinatzeko prest daudenak, kontsumitzeko prest daudenak, etab.

Barazki freskoek badute kalitate-arau bat, kontsumitzaileak edozein saltokitan eska dezakeena.

Produktuak osorik, osasuntsu, garbi, hezetasunik gabe, usain, kolore edo zapore arrarorik gabe saldu behar dira. Eskakizun horiek berdinak dira kategoria komertzial guztietan, eta ez dira nahastu behar tamainarekin (termino desberdinak dira).

Barazki guztiek nahitaez eraman behar dute etiketa bat, non ohar hauek: letra ikusgarriz eta irakurterrazez idatzita egon behar dute, Estatuko hizkuntza ofizialean, gutxienez

  • Kalitate-arauari dagokion produktuaren izendapena.
  • Barietatearen izena, arauak hala eskatzen badu.
  • Produktuaren jatorria.
  • Kategoria komertziala, dagokion arauaren definizioaren arabera (akatsik eza, piezen uniformetasuna, etab. ). Koloreak erabil daitezke, baina ez da nahitaezkoa: Gorria (Estra), Berdea (Lehena), Horia (Bigarrena) eta Zuria (Hirugarrena).
  • Kalibrea. Tamainari dagokio, eta pieza bakoitzaren diametroa (milimetrotan) edo pisua (gramotan) ager daiteke.
  • Enpresaren identifikazioa ontziratzailearen edo inportatzailearen izenarekin, izen sozialarekin edo izendapenarekin eta helbidearekin.
  • Osasun-erregistroaren zenbakia (RSI).
  • Nekazaritza eta Elikagaigintza Industrien erregistro zenbakia.