Berdurak eta barazkiak A-tik Z-ra:
Endibiak

Denboraldiko egutegia
Haurrentzako iradokizunak
Endibien mingostasun txikia dela eta, baliteke haurrek, entsaladak jan nahi badituzte, letxugaz egindakoak nahiago izatea, letxugak endibiak baino zapore gozoagoa eta leunagoa baitu. Hori dela eta, endibiaren zaporea leunagoa izango duten platerak egin beharko dira, edo beste elikagai batzuen zapore nabarmenagoak motelduko dituenak. Horrela, endibia gainerreak urdaiazpiko eta gaztarekin presta daitezke, eta bexamel saltsarekin, tomate saltsarekin edo gazta birrinduarekin estali. Haurrentzat prestatzeko beste modu zaporetsu eta nutritibo bat da urdaiazpiko onduarekin, ganbekin, arrain-makilatxoekin eta beste hainbat jakirekin biltzea. eta labean erre.
Entsaladan gordinik hartzea nahiago bada, oso finak xehatu daitezke, zaporea hain markatua egon ez dadin, edo entsaladilla errusiar zaporetsu batean sar daitezke.
