Verduras y hortalizas de la A a la Z:
Endibiak

Calendario de temporada
Bitxikeriak eta nola prestatu
Bitxikeriak
Endibiak argitik babesturik landatzen direnez, ez da garatzen klorofila (landarezkoen kolore berdeaz arduratzen den pigmentu naturala).
Nola prestatu
Endibiak kontsumitu aurretik, mingostasuna murrizteko, iturriko uretatik pasatu eta sukaldeko paperarekin lehortu behar dira. Ondoren, enborraren oinarria moztu eta haren hostoak bereizten dira, baldin eta nahiago ez bada endibia osoa jan.
Gomendagarria da, kontsumitu arte, endibia ez moztea eta bere hostoak ez bereiztea. Horrela, airea ukitzean ez dira ilunduko. Endibiak entsaladetan gordinik jaten badira ere, egosita, erreta, txingarretan erreta edo frijituta presta daitezke.
Gordinik hartuz gero, askoz hobeto aprobetxatzen da barazkien nutrizio-balioa. Zapore berezia dute, eta, horri esker, elikagai ugarirekin konbina daitezke.
Endibien entsaladan eskarola, tomatea, zainzuria, atuna, arrautza, azenarioa, piperra, gulak, roquefort saltsa eta abar gehitu daitezke. Gaztaz eta fruitu lehorrez, antxoaz, frutaz, ziape saltsaz edo intxaur saltsaz osaturiko saltsa da modu original bat, edo hostoak arrain-makilatxoz eta maionesaz edo saltsa arrosa edo tartariarrez bete.
Endibiak prestatzeko beste modu bat da egosiak jatea eta zainzuriak balira bezala jatea, hau da, saltsa ozpin-olioarekin edo maionesa pixka batekin onduta.