Verduras y hortalizas de la A a la Z:
Perretxikoak

Calendario de temporada
Osasunari dagokionez
Gehiegizko pisua
Perretxikoen ezaugarrietako bat energia-ekarpen txikia da, eta, beraz, elikagai ezin hobea dira argaltzeko dieta batean sartzeko. Dieta hori modurik errazenean egiten da, ez dezaten ongarritzeko gantz askorik erantsi edo koipe ugariko elikagaiekin batera joan daitezen. Plater bat egin dezakete, beren kabuz, olio pixka batekin salteatuta, baina entsalada baten parte ere izan daitezke, edo beste plater batzuen goarnizio gisa hartu.
Emakume haurdunak eta haurrak
Fosforo asko dutenez, perretxikoak elikagai egokiak dira emakume haurdunen, haurren eta nerabeen dietan, mineral horrek zeregin garrantzitsua baitu hezurrak eta hortzak sortzeko orduan. Organismoan D bitamina bihurtzen den ergosterol edukiagatik, perretxikoek kaltzioaren eta fosforoaren aprobetxamendua hobetu eta hezurren mineralizazioa errazten dute.
Azido urikoa
Perretxikoek proteinadun barazkiek baino kopuru handiagoa dute, baina ez uste bezainbeste (bi gramo proteina baino ez 100 gramo bakoitzeko). Hala ere, purina ugari izaten dute, eta organismoan azido uriko bihurtzen dira. Hiperurizemia, hezueria eta azido urikozko gatzen ondoriozko giltzurrun-litiasia izanez gero, neurrian hartu beharko dira, nahiz eta botikek dietako purinek baino garrantzi handiagoa hartzen duten gaixotasun horien tratamenduan.