Skip to main content
01

Verduras y hortalizas de la A a la Z:

Zerba

Acelga :: Haurrentzako iradokizunak

Haurrentzako iradokizunak

Zerbak bi atal ditu: alde batetik, hostoak, espinaken antzera prestatzen direnak; bestetik, zakila, salteatu, bete eta arrautza-irinetan pasatu daitekeena.

Zakilak hozten utziz gero, entsaladetako osagai bat gehiago izan daitezke. Egosi ondoren, arrautza-irinetan pasatu behar dira, bakarrik edo urdaiazpikoz eta gaztaz, arrain-makilatxoz eta ganbaz beteta. Lehenengo, irinetik pasatu behar dira, gero, arrautzatik, eta, azkenik, frijitu olio bero ugaritan. Hala, hasierako jaki gozo edo goarnizio gozo eta erakargarri bihurtzen da, txikienek barazki hori dasta dezaten, normalean oso baztertua izaten baita.

Zerba-tortilla ere eskain dakieke, hosto eta orrixkarik samurrenekin egina, ongi xehatuta eta urdaiazpiko-zatitxoekin salteatuta, eta, nahi izanez gero, patatekin.

Zerba-orrixkak arrautza-irinetan pasatuta eta azukrez eta kanelaz egositako esnez bustita, postre bat prestatzen da. Postre hori, hotza zerbitzatuta, oso gozoa da.

Eta barazki horren benetako zaporera ohitzen joan daitezen, hosto eta orri-zati txikiak, fin ebakiak, gehi dakizkieke beste barazki, arroz, pasta edo lekale plater batzuei, erakargarriago gerta dakizkien.