Skip to main content
01

Verduras y hortalizas de la A a la Z:

Zerba

Acelga :: Bitxikeriak eta nola prestatu

Bitxikeriak eta nola prestatu

Bitxikeriak

Zerbaren sustraiak hainbat aplikazio ditu. Oso erabilia da etxeko abereak elikatzeko bazka gisa, eta egosita badago, dieta-osagarri gisa erabiltzen da gibeleko edo behazunbideetako gaixotasunen kasuan (gibel edo behazun nagiak, gibel-gutxiegitasuna).

Nola prestatu

Zerba oso produktu ona da, merkea eta oso interesgarria sukaldean erabilera asko izan ditzakeelako: entsaladan, zopan, baratxuriekin sueztituta, bexamelarekin, arrautza-irinetan pasatuta, betea, haragiz edo arrainez hornituta, postrerako...

Egosita jan ohi da, bakarrik edo azenarioarekin eta patatarekin, eta olioarekin edo sueztituta. Espres eltzean edo lurrunetan prestatuta, bitamina eta mineral gehiago aprobetxatzea bermatzen du. Irakitea aukeratzen bada, berriz, egosketa-salda hartzea komeni da, edo bestelako sukaldaritza-prestakinetan erabiltzea (potasioa eta azido oxalikoa zaindu behar ez badira, behintzat).

Hosto berde eta finak lehenago egosten dira, orri-mamiek baino egoste-denbora erdia behar dute; beraz, bi zatitan egitea gomendatzen da, hostoak egosegi eta bigunegi gera ez daitezen. Hosto samurrak gordinik har daitezke entsaladan. Zaharrak badira, hobe da zurtoin eta nerbio gabe jatea, zapore mikatza ematen baitute. Hostoen nerbiodura oso nabarmena bada, zakila bakarrik erabiltzen da.