Verduras y hortalizas de la A a la Z:
Kalabazina

Calendario de temporada
Bitxikeriak eta nola prestatu
Bitxikeriak
Kalabazinaren landarearen fruituaz gain, bere loreak ere jan daitezke. Plater horiek beste plater batzuen lagungarri gisa aurkeztu daitezke, edo berez plater bat izan daitezke. Era askotara presta daitezke: egosita, erreta, frijituta edo beteta.
Nola prestatu
Gordinik zein egosita jan daitekeen ortuaria da kalabazina. Gordinik jan nahi izanez gero, hainbat entsaladatan sar daiteke. Hala ere, ohikoagoa da kozinatzea.
Kozinatu behar bada, ez da beharrezkoa zuritzea ondo garbituta badago. Horrela, barazki honek dituen mantenugai guztiak hobeto aprobetxatzen dira.
Kalabazinak sukaldaritzako prestakin ugari onartzen ditu.
Egosita, sueztituta, frijituta, salteatuta, erreta edo beteta zerbitza daiteke. Frijitu egin behar bada, kontuan hartu behar da komeni dela frijitu aurretik zertxobait lehortzea haragia, olio gehiegi xurga ez dezan.
Kalabazin xerra arrautzaztatu edo frijituek haragiz edo arrainez egindako platerei laguntzeko balio dute; eta, jakina, pureen, kremen, pistoen eta tortillen osagai nagusia izan daitezke.