Verduras y hortalizas de la A a la Z:
Alkatxofa

Calendario de temporada
Osasunari dagokionez
Orburua izan da barazki osasuntsuaren prototipoa, sendabelar espektro zabalekoa. Nutrizioaren arloan gomendatu izan da, uste baita oso osasungarria dela organismoko hainbat mailatan, propietate koleretikoak, hepatobabesleak eta diuretikoak baititu.
Haur eta kirolarientzat
Haurren hazkuntza eta garapenean eta kirolarien ahalegin fisikoan organismoak karbohidrato gehiago behar izaten du eta, ondorioz, B1 bitaminaren premiak areagotu egiten dira. Orburua bitamina horren landare-iturri egokia da. Bestalde, tabakoak eta alkoholak bitamina horren asimilazioa murrizten dutenez, edaten edo erretzen dutenek B1 bitamina gehiago behar dute. Berdin gertatzen zaie azukre edo gozo asko kontsumitzen dutenei.
Digestio onak
Alkohola, gantz eta animalia-jatorriko proteina gehiegi eta zenbait sendagai dira gibelaren funtzionamendu onerako mehatxu nagusiak. Elikagai batzuek gibelaren funtzioa errazten dute, edo gaitz baten ondoren suspertzen dira, eta behazun-xixkuarena ere bai, eta horrek digestioa hobetzen du. Zapore mikatz arina duten barazkiak dira, alkatxofa adibidez, eta txikoria, endibia, eskarola, errefaua edo alberjiniarekin partekatzen ditu ezaugarri horiek.
Alde batetik, zinarina, orburuari zapore mingotsa ematen dion substantzia, efektu koleretikoagatik ezagutzen da, hau da, behazunaren jariapena areagotzen du. Behazuna hepatozitoek sintetizatzen dute, behazun-xixkuan gordetzen da eta elikagaien gantzak iristen direnean duodenora isurtzen da. Bestetik, inulinak, barazki honetan ugari dagoen polisakaridoak, gosea estimulatzen du eta digestioa errazten du. Konposatu horiei dagokienez, zenbait ikerketa klinikok frogatu dute alkatxofaren ur-estraktuek eraginkortasuna eta segurtasuna dutela gibelaren eta behazunaren arteko disfuntzioa eta digestio-konplikazioak tratatzeko, hala nola asetasun-sentsazioa, apetitu-galera, goragaleak eta abdomeneko mina. Horregatik, gibeleko, behazun-xixkuko eta behazun-bideetako gaitz funtzional eta organikoak nozitzen dituzten pertsonei komeni zaizkie orburuak (behazun-harriak agertzeko aukera urritu egiten da), baita horien ondoriozko digestio-trastornoak nozitzen dituztenei ere. Barazki honek elikagai koipetsuen digestioan laguntzen du, eta gibeleko kongestioa kentzen laguntzen du, behazuna dentsitate txikiagokoa eta arinagoa izatea lortzen duelako.
Gaixotasunen prebentzioa
Zuntz gehien daukan barazkia da. Orburuen sasoia aprobetxatzea eta dietan maiz sartzea gomendatzen da, horiek jateak osasunari dakarzkion onurak direla eta.
Estreñimiento: la fibra tiene capacidad de absorber agua, aumenta el volumen de las heces, de manera que ayuda a corregir el estreñimiento. Gainera, zuntzak betetasun-sentsazioa ematen du, eta horrek elikagai gutxiago hartzera eramaten du pertsona.
Hiperkolesterolemia: Orburuak jateak lagundu egiten du kolesterol-maila jaisten, zuntz-aberastasun dietetikoa baitu. Zuntz horrek gel likatsuak sortzen ditu, eta gantza eta kolesterola hesteetan finkatzen ditu. Hala, substantzia horien xurgapena murrizten da. Gainera, kontuan hartu behar dira orburuaren beste osagai batzuk ere, esterolak, zuntzaren eragina are gehiago indartzen baitute eta dietako kolesterolaren xurgapena oztopatzen baitute, baita konposatu antioxidatzaileak ere. Hainbat ikerketa klinikotan egiaztatu denez, orburuaren zenbait osagaik behazun-jariapena areagotu eta gibelean kolesterol endogenoaren ekoizpena inhibitzen dute. Bi mekanismo horiek odoleko kolesterol-maila jaisten laguntzen dute.
Diabetesa: Inulina polisakarido bat da, organismoan metabolizatzen dena eta fruktosa unitateak sortzen dituena, intsulinarik gabe asimilagarria den azukre bat. Orburuek zuntz asko dutenez, glukosaren xurgapena moteldu egiten da, eta, ondorioz, gluzemia ez da bat-batean igotzen. Era berean, zinarinak eta beste substantzia batzuek ekintza hipogluzemiatzaile leuna dute. Hori dela eta, orburuak lasaitasun osoz jan daitezke diabetesa izanez gero.
Diuretiko bikaina
Beste behin ere, zinarinak eragiten du giltzurrunetan, eta diuresia (hau da, kanporatutako gernu-kantitatea) handitzea eragiten du. Hori onuragarria da giltzurrunetako kalkuluak, hiperurizemia, hipertentsio arteriala, likido-erretentzioa edo oliguria (gernu-ekoizpen urria) izanez gero.
Flatulentzia
Zuntz gehiegi daukatenez, orburuak haizetsuak izan daitezke, oro har, eta, bereziki, digestio-arazoak izateko joera dutenentzat (aerofagia, dispepsia). Otordua amaitzeko, kamamila, anis berde, mihilu, menda-poleo edo mendafinezko infusioa erabil daiteke.
