Skip to main content
01

Verduras y hortalizas de la A a la Z:

Piperrak

Pimiento :: Haurrentzako iradokizunak

Haurrentzako iradokizunak

Hobe da piper gozoak ere sartzea, zapore bizi edo minak ez baitzaizkie gustatzen txikienei.

Kontsumitzera animatzeko paelletan sar daitezke, haragiz edo arrainez eta itsaskiz bete, tortilletan sartu edo pizza bezalako produktu ezagun baten elaborazioan sartu.

Piper brotxetak egin daitezke txerri edo txahalki edo oilasko zatiekin batera, eta abar.

Gordinik eransten badizkiogu pasta edo arroz entsaladari, haurrek ahalik eta etekin handiena atera diezaiokete barazki horiek duten bitamina aberastasunari.

Neska-mutilen artean oso harrera ona du tomate-saltsak. Hori dela eta, beste aukera bat da piperrarekin antzeko saltsa bat egitea.

Piperrak kontsumitzeko beste modu bat ozpinetakoak dira, luzoker, oliba eta tipulinekin batera. Hartara, ziur oso erakargarria irudituko zaizuela. Hori bai, oso gutxitan jatea komeni da, ozpinetakoek sodio asko izaten baitute.