Berdurak eta barazkiak A-tik Z-ra:
Pepinoa

Denboraldiko egutegia
Osasunari dagokionez
Gehiegizko pisua
Ur proportzio handia eta karbohidrato gutxi dituenez, kaloria gutxi dituenez, dieta hipokalorikoetan sartzeko elikagai aproposa da pepinoa.
Oso elikagai freskagarria denez, ezin hobea da entsalada goxoak egiteko eta organismoa hidratatzeko.
Arazgarri eta diuretiko indartsua
Pepinoek potasio ugari eta sodio gutxi izaten dute, eta horrek eragin diuretikoa ematen die, organismotik gehiegizko likidoak kanporatzen laguntzen duena. Onuragarriak dira hipertentsioa, hiperurizemia eta hezueria, giltzurrunetako kalkuluak, likidoen erretentzioa eta oliguria izanez gero. Gernu-ekoizpena handitzean, likidoez gain, bertan disolbatutako hondakin-substantziak ere ezabatzen dira, hala nola azido urikoa, urea eta abar.
Pepinoak ozpinduta badaude, propietate diuretiko horiek galdu egiten dituzte, kontserbatzaile gisa eransten zaien sodio asko dutelako. Ozpin-oliotan datozen pepiniloak, beraz, ez dira egokiak hipertentsioa eta likido-atxikipena nozitzen dutenentzat, ezta giltzurrunetako gaitzen bat nozitzen dutenentzat ere.
Digestio errazekoa
Pepinoa erraz digeritzen da naturalean erabiltzen denean, eta oskolarekin ere jan daiteke, betiere samurra bada.
Pepinoa gatzik eta ozpinik gabe jatea komeni da, ongailu horiek bihurtzen baitute digestiorik egiten ez duen elikagai.
Gordina eta naturalean oso elikagai gomendagarria da gorputzeko likidoen gehiegizko azidotasuna neutralizatzeko, diabetesa, hezueria, artritisa eta abar daudenean. Hala ere, pertsona batzuek ez dute onartzen, eta, jan ondoren, errepikatu egiten zaie, eta ahoan izaten dute zaporea ordu luzez. Larruazalean substantzia mingotsak daudelako gertatzen da hori, eta horiek heste-paretaren narritadura eragin dezakete pertsona sentikorretan.
Heste-funtzioa erregulatzen du
Zuntz asko duenez, ezaugarri laxanteak ditu. Zuntzak idorreria prebenitzen edo hobetzen du, odoleko kolesterol-tasak murrizten laguntzen du eta gluzemia ondo kontrolatzen laguntzen du diabetesa duten pertsonen artean.
Diabetesa eta artritisa
Barazki horretan dagoen beta-sitosterolak eragin antiinflamatorio eta hipogluzemiatzailea ematen dio, organismoaren defentsak faboratzeaz gainera. Hori dela eta, pepinoa elikagai egokia da zenbait gaixotasunetarako (artritis erreumatoidea eta diabetesa, adibidez), bai eta prostataren hiperplasia (tamaina handitzea) onberetarako ere.
