Skip to main content
01

Verduras y hortalizas de la A a la Z:

Espinakak

Espinacas :: Haurrentzako iradokizunak

Haurrentzako iradokizunak

Espinaka-krema modu ona da haurrei barazki hori eskaintzeko, testura eta zaporea nahiko leunak baititu. Baina badira beste modu batzuk ere, txikienentzat espinakekin egindako platerak prestatzeko, originalagoak eta erakargarriagoak izan daitezkeenak. Kroketak edo espinaka eta ganba krepeak egin daitezke. Horri esker, zapore bikaineko platerak lortzen dira, eta, gainera, hain ohikoak ez diren barazkiak aurkezteko modu bat da, eta, beraz, haurren arreta erakarriko du.

Gainera, espinakak beste barazki batzuen betegarri-saltsaren osagai gisa ere erabil daitezke (piperrak, berenjenak edo kalabazinak, adibidez), edo pizza eta pasta plateren parte izan daitezke (lasagna edo kaneloi begetalak, adibidez).