Skip to main content
01

Verduras y hortalizas de la A a la Z:

Brokolia

Brécol :: Haurrentzako iradokizunak

Haurrentzako iradokizunak

Brokolidun platerek zapore bizia eta egosten direnean sortzen den usain bizia izaten dute ezaugarri. Hori dela eta, desatsegina da pertsona askorentzat, batez ere haurrentzat.

Txikienek brokolia gehiago kontsumi dezaten, propietate osasungarri interesgarriak dituenez, barazki hori hainbat saltsarekin batera eskain dakieke, haien usaina eta zaporea arintzeko (bexamela, maionesa pixka bat, gazta-saltsa, etab.) edo salteatua urdaiazpiko, indioilar edo bestelako haragikien zatiekin. Brokoli zatiren bat ere sar daiteke lekale, arroz edo pasta plateretan, haurra barazki horien usainarekin, zaporearekin eta itxurarekin ohitzen joan dadin.