Verduras y hortalizas de la A a la Z:
Zainzuriak

Calendario de temporada
Bitxikeriak eta nola prestatu
Zainzuri freskoak egosita jaten dira. Horretarako, lehendabizi garbitu eta puntatik oinarriraino zuritu behar dira. Egosteko, gatza, azukrea eta limoi-ur tanta batzuk botatzen zaizkio egosketa-urari. Hobe da ontzi handi bat erabiltzea, horrela gorringoak ez daitezen urez estalita geratu. Bospasei minutuz irakiten egoten dira. Behin egosita, egosketa-salda berean hozten uztea komeni da.
Egosita, frijituta, txingarretan erreta, gainerreta... dagoen landare horren zapore leun eta delikatuaz goza daiteke. Zerbitzatzeko garaian, bero edo epel egotea gomendatzen da, hotzak badaude ez baita erabat nabaritzen haren zaporea.
Gari-zainzuriak oso egokiak dira plantxan egiteko eta askotariko elikagaiekin (haragia, arraina, arroza, pasta edo beste barazki batzuk) egindako platerei laguntzeko.
Batzuk edo besteak entsalada hotz edo epel ugariri erants dakizkieke, edo menestra nutritibo baten zati izan daitezke. Frijituak ere presta daitezke, eta arrautzarekin, txanpinoiekin, urdaiazpikoarekin eta abarrekin lagundu, edo arrainez eta itsaskiz bete.
Barazki goxo horiek dastatzeko modu onenetako bat, ozpin-saltsa edo maionesa edo saltsa arrosa pixka bat eranstea da. Saltsa zainzurien tenperatura berean egotea komeni da.