Verduras y hortalizas de la A a la Z:
Zainzuriak

Calendario de temporada
Haurrentzako iradokizunak
Zainzuria, berez, ez da zaila haurren elikaduran sartzea, testura eta zapore leunak baititu. Hala ere, ez da oso ospetsua txikienen artean, beti entsaladekin lotzen baitute, eta plater hori, zoritxarrez, ez dute gogoko izaten.
Egokiena da barazki osasungarri hori hainbat plateretako osagai gisa eta hainbat modutan kozinatuta eskaintzea. Urdaiazpikoz, gaztaz edo itsaskiz bete, saltsa bat baino gehiago jarri eta gainerre edo arrautzaztatu egin daitezke. Etxeko txikienek beste elikagai batzuekin lotzen dute sukaldaritzako teknika hori, hala nola haragiekin. Barazki-burruntzi original baten zati gisa ere presta daitezke, haragiarekin edo arrainarekin, edo tortilletan, kremetan eta pureetan sartu.
Gainera, zainzuriz egindako plater erakargarriak ere badaude, flanak, hostopilak, kaneloiak eta lasagna, adibidez. Entsalada anitz eta nutritiboan ere ez dira falta behar.