Skip to main content
01

Verduras y hortalizas de la A a la Z:

Aza edo azaburua

Berza o repollo :: Haurrentzako iradokizunak

Haurrentzako iradokizunak

Patata egosiekin egindako plater bat ez da batere erakargarria haurrentzat. Plateraren kolorea oso uniformea da eta oso markatua dago azaburuaren zapore bizia. Horri gehitu behar zaio barazki horiek egosteak usain sendoak sortzen dituela, eta pertsona askorentzat desatseginak. Txikienei gustatzeko aukera bat, aroma eta zaporea leuntzen duten hainbat saltsarekin batera zerbitzatzea da (bexamela, maionesa pixka bat, gazta-saltsa, etab.) edo salteatuak urdaiazpiko, indioilar edo bestelako haragizko zatitxoekin.

Azaburuaren zatiren bat ere sar daiteke lekale edo arroz edo pasta plateretan. Hala, barazki horien usaina, zaporea eta itxura ezagutzen ditu haurrak. Era berean, entsaladan oso fin moztuta, beste barazki koloredun batzuekin batera (azenarioa, tomatea dado txikitan, etab.). ), arrain makilatxoak, ganbak... eta maionesa edo saltsa arrosa batekin plater gustagarria lortuko da.