Verduras y hortalizas de la A a la Z:
Apioa

Calendario de temporada
Haurrentzako iradokizunak
Sukaldaritza-liburuetan erraz aurkitzen dira apio-errezeta landuagoak, non beste elikagai batzuekin konbinatzen baitira, zapore nabarmenaren kontrapuntua ematen diotenak.
Orri-mamiak bete edo frijituta edo egosita prestatzen dira, eta zurtoinak, hostoak eta haziak zopei eta erregosiei eransten zaizkie, ongailu gisa. Barazki horiekin egindako errezetak ere aurki daitezke, saltsaren batekin lagunduta, eta konbinazio horrek gustagarriago bihurtu nahi ditu txikienentzat. Era berean, zurtoin eta hostoekin egindako zuku freskoa ere eskain dakieke, azenario eta sagarrarekin hobeto nahastuta, zapore ahaltsua leuntzeko.
Entsaladei edo salda eta zopei apioa eransteko ohitura izanez gero, haurra errazago ohituko da bere zapore berezira. Eta apio-krema egiten bada, zurtoinaren hariak kontu handiz kentzea komeni da; izan ere, purean agertzen badira, litekeena da haurrei goragalea eragitea eta hari uko egitea.