Skip to main content
01

Berdurak eta barazkiak A-tik Z-ra:

Errefaua

Rabáno :: Haurrentzako iradokizunak

Haurrentzako iradokizunak

Errefauek zapore oso mina izaten dute, eta, ondorioz, oso zaila izaten da haurren dietan sartzea. Hala ere, nahiz eta errefauak ez diren plater bat, eta haurrek ez dituzten onartzen guarnizio gisa edo beste plater batzuen lagungarri gisa, oso zapore bizia dutelako, entsaladetan sar daitezke kantitate txikitan. Gainera, kontuan izan behar da zurituz gero zapore minaren zati bat kentzen dela.

Errefauak jogurtarekin egindako saltsa bat prestatzeko erabil daitezke, oso ondo konbinatzen dena patata entsaladaren ongailu gisa edo beste plater leun batzuen lagungarri gisa, zapore ukitu berezia emango bailieke.