Verduras y hortalizas de la A a la Z:
Tomatea

Calendario de temporada
Haurrentzako iradokizunak
Barazki goxo horren kontsumoa txikienen artean sustatzeko, familiaren ohiko elikaduraren parte izatea komeni da, hau da, haurrak entsaladei, arrozei, pastari, lekaleei eta beste hainbat jakiri tomatea gehitzen zaiela ikustea.
Haragi edo arrainen hornigai gisa errea, arrautzaztatua, baita gurpilduna ere, eta urdaiazpiko eta gaztaz betea, oso zaporetsu eta gustagarriak gertatzen dira. Gainera, haurrek zein helduek plater original eta bitxiak jan ditzakete, non tomateek beste elikagai batzuk "ezkutatzen" dituzten: entsaladillaz betetako tomateak, beste barazki fin-fin batzuenak (letxuga, azenarioa, arto egosia, tomatearen haragia...); atunarenak karramarro-makilatxoekin, ganbekin eta maionesarekin; haragiz edo arrainez beteak, bexamelez estaliak eta labean gainerretako pizzak bezala...
Gerezi edo cherry tomateek, berriz, txikiak direnez eta zapore ez hain garratza eta gozoagoa dutenez, beste aukera bat dira elikagai horren kontsumoa sustatzeko. Kontua da irudimen pixka bat izatea eskura ditugun barazki eta ortuari hain zaporetsu eta nutritiboekin askotariko dieta aurrera eramateko.