Verduras y hortalizas de la A a la Z:
Isatsa

Calendario de temporada
Osasunari dagokionez
Gehiegizko pisua
Kaloria gutxi ematen dituenez, errefaua elikagai egokia da pisua kontrolatzeko dietan, barazki horren ehun gramok hogei kaloria baino gutxiago ematen baitituzte.
Gaixotasunen prebentzioa
Errefauek ugari ematen dituzte C bitamina eta sufre-konposatuak, eta osasunerako onuragarriak diren antioxidatzaile ahaltsutzat jotzen dira. Antioxidatzaileek erradikal askeen eragin kaltegarria blokeatzen dute. Oxigenoa dagoenean arnastea funtsezkoa da gure organismoko zelulen bizitzan, baina horren ondorioz molekula batzuk sortzen dira, erradikal askeak, eta bizitzan zehar osasunerako ondorio negatiboak eragiten dituzte, DNA (geneak), proteinak eta lipidoak edo gantzak aldatzeko duten gaitasunaren bidez. Erradikal askeen ekoizpena areagotzen duten egoerak daude, besteak beste, ariketa fisiko bizia, ingurumen kutsadura, tabakismoa, infekzioak, estresa, gantz ugariko dietak eta eguzkitan denbora gehiegi egotea. Antioxidatzaileen eta gaixotasun kardiobaskularren prebentzioaren arteko erlazioa ondo finkatutako baieztapena da egun. Jakina denez, "kolesterol txarra" (LDL-c) deritzonaren aldaketak funtsezko eginkizuna betetzen du aterosklerosiaren hasieran eta garapenean. Antioxidatzaileek kolesterol txarra aldatzen duten erradikal askeak blokeatzen dituzte, arrisku kardiobaskular eta zerebrobaskularra murrizten lagunduz. Bestalde, antioxidatzaile gutxi edukitzea arriskutsua da minbizi mota batzuentzat eta endekapenezko gaixotasunentzat.
Diuretikoa eta arazgarria
Errefauek, ur eta potasio asko dutenez, eragin diuretikoa izaten dute, eta horrek lagundu egiten du organismoaren gehiegizko likidoak kanporatzen. Onuragarriak dira hipertentsioa, hiperurizemia eta hezueria, giltzurrunetako kalkuluak, likidoen erretentzioa eta oliguria izanez gero. Gernu-ekoizpena handitzean, likidoez gain, bertan disolbatutako hondakin-substantziak ere ezabatzen dira, hala nola azido urikoa, urea eta abar.
Digestio onak
Errefauaren propietate gehienak bere konposizioan digestio-guruinak estimulatzeko gaitasuna duten konposatuak egotearen ondorio dira, eta, aldi berean, gosea handitzea eragiten dute. Intibina eta inulina (fruktosa unitatez osatutako karbono hidrato konplexua, digestioa errazten duena) tarteko, onuragarriak dira behazuneko eta gibeleko hainbat patologiatan. Intibina substantzia mingotsa da, eta kolagono-efektua eragiten du; hau da, behazun-xixkua husten laguntzen du eta gibelaren funtzionamendua estimulatzen du, eta, ondorioz, gantzen digestioa errazten du. Hori dela eta, errefaua barazki baliagarritzat jotzen da behazun eta gibel nagia edo dispepsia (digestio txarrak) duten pertsonen dietan.
Flatulentzia
Errefauek, beren konposizioan, flatulentziak sortzen dituzten eta digestioa zailtzen duten sufre-konposatuak dituzte. Beraz, komeni da digestio-nahasmenduak dituzten pertsonek barazki horiek gutxiago jatea.
Emakume haurdunak eta haurrak
Errefaua elikagai egokia da emakumea haurdunaldian elikatzeko, folato-edukiari esker. Bitamina hori garrantzitsua da fetuaren hodi neuralaren garapen egokia bermatzeko, batez ere haurdunaldiko lehen asteetan. Horren gabeziak etorkizuneko haurrarengan hainbat gaixotasun eragin ditzake, hala nola arantza bifidoa edo anentzefalia. Folato gehiago behar izaten dute haurrek ere, eta, beraz, ohiko elikaduran errefauak sartzea komeni da gabeziei aurrea hartzeko.
Tiroide-guruinaren alterazioak
Bozioaren garapena tiroide-guruinaren hazkuntza da. Gaixotasun honen agerpena iodo oso gutxi edo batere ez kontsumitzearekin lotuta dago. Iodo urriko dietak ohikoagoak dira herrialde garatuetan. Gatz iododunaren erabilerak huts egin dezake, baina badira mineral hori ematen duten elikagaiak ere, hala nola errefauak.
Arnas gaixotasunak
Errefauetan dauden sufre-konposatuek errefauek bakterioen aurkako propietateak, baltsamikoak eta espektoratzaileak izatea eragiten dute. Hori dela eta, arnas gaixotasunak dituzten pertsonen dietan sar daitekeen barazki bat da, hala nola katarroak eta bronkitisa.