Skip to main content
01

Verduras y hortalizas de la A a la Z:

Eskarola

Escarola :: Haurrentzako iradokizunak

Haurrentzako iradokizunak

Eskarola, bere ukitu mingotsagatik, baliteke haurren elikaduran sartzea erraza ez izatea. Zapore nabarmenagoa eta begetalagoa izan dezan, haurren entsaladei erants dakieke, kopuru txikian bada ere.

Etxean prestatzen diren ohiko entsaladak ere, normalean letxugaz, tomatez eta beste ezer gutxiz osatuak, ez dira erakargarriak izaten haurrentzat. Hori dela eta, entsalada originalak egiten saiatu behar da, beste elikagai batzuk ere izango dituztenak, hala nola fruitu lehorrak, gazta zatiak, atuna, arrautza gogortua, arroza edo pasta, baita askotariko frutak ere. Noizean behin, oliba olioaren, gatzaren eta ozpinaren ordez, ongailu berri eta originalak erabil daitezke. Jogurt-saltsa bat, maionesa pixka bat edo saltsa arrosa dira aukeretako batzuk. Eskarola, letxuga edo bestelako barazkiak zati txiki baina kurruskarietan entsaladilla errusiar freskagarriari eranstea, haurrek asko onartzen duten platera, beste iradokizun bat da.