Skip to main content
01

Verduras y hortalizas de la A a la Z:

Azalorea

Coliflor :: Bitxikeriak eta nola prestatu

Bitxikeriak eta nola prestatu

Bitxikeriak

Azaloreari sukaldean prestatzean darion usaina saihesteko, patata edo sagar bat erants dakioke egosketa-urari, eta, hala, haren usain sendoaren intentsitatea arindu.

Nola prestatu

Azalorea prestatu aurretik, ongi garbitu behar da. Lehendabizi oinarria moztu eta hostoak erauziko dira. Horiek bota egin daitezke, edo egosi eta beste edozein barazki bezala jan. Ondoren, lore-sortak bereizi eta garbitu. Era horretan, gordinik jan daitezke entsaladan, baldin eta samur badaude, edo plater ugari prestatu eta egin daitezke.

Azalorea egosi behar bada, kazola ez estaltzea aholkatzen da, lurrin biziak zaporean eragin baitezake.

Azalorea lurrunetan, erreta, frijituta, erregosita, egosita edo gainerreta presta daiteke. Beste plater batzuen lagungarri gisa erabil daiteke, hala nola lekaleentzat edo arrozarentzat, edo barazki-menestra osasungarri baten osagai gisa. Arrain batzuen laguntzaile ere ona da, bakailaoarena adibidez, edo tortilla original baten parte ere izan daiteke.

Gainera, azaloreak berez izan daitezke elikagarriak eta zaporetsuak, patatekin, arrautza gogortuarekin, baratxuri frijituarekin, maionesa pixka batekin edo fruitu lehorrekin (almendrekin, adibidez).