Skip to main content
01

Verduras y hortalizas de la A a la Z:

Borraja

Borraja :: Haurrentzako iradokizunak

Haurrentzako iradokizunak

Bere zapore leunari esker, ez da hain zaila borraja umeen ohiko dietan sartzea. Herrialde gehienetan kontsumitzeko ohiturarik ez izatea da eragozpen nagusia.

Egosita eta patatarekin eta azenarioarekin konbinatuta, aukera ona da haurrek proba dezaten. Entsaladaren osagai gisa ere erabil daiteke. Horretarako gordinik zerbitzatuko da eta zurtoin meheak eta hosto samurrenak bakarrik erabiliko dira. Azken hauek xehatzen badira, entsaladak eta bestelako platerak ontzeko erabil daitezke. Borraja hondarrak patata eta arrautzarekin nahastu daitezke ukitu original bat duen patata tortilla bat egiteko.