Skip to main content
01

Verduras y hortalizas de la A a la Z:

Azalorea

Coliflor :: Haurrentzako iradokizunak

Haurrentzako iradokizunak

Azalorea duten platerek usain bizia izaten dute egostean. Hori dela eta, azalorea desatsegina izan daiteke pertsona askorentzat, eta, batez ere, haurrentzat.

Dena den, bitaminen aberastasunari esker, komeni da haurren dietan sartzea. Azalorea modu erakargarrian prestatzeko modu egoki bat bexamel- edo gazta-saltsa batekin konbinatu eta gainerre egingo litzateke. Landare hori kremen edo pureen osagai gisa ere erabil daiteke.

Irtenbide ona izan daiteke azalorea arrautzaztatzea, haurrek beste elikagai batzuekin lotzen baitute sukaldaritzako teknika hori, haragiekin, adibidez.